XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17. LEKUKO BELTZAK
zaizkit jeiki,
omen naizena
nik banaki.

18. Nik aiei ondo,
aiek gaizki,
anima illun
dut osoki.

19. Aik zeudenean
berriz eri,
negar-miñetan
nintzan ari.

20. Ez nuen artzen
deus janari,
otoitz-negarrez
Jainkoari.

21. Anai galtzean
miñ bezela,
ara aientzat
miñ nuela.

22. Ama iltzean
miñ bezela,
ara illunik
nengoela.

23. Orain ni ere
naiz erori,
eta denek bat
aiek irri.

24. Denek bat nitaz
parrez ari,
batera zaizkit
bai jazarri.

25. Denak inguru
badabiltza,
zirika ta kozk,
karraxika.

26. Parrez ni naute
beren bazka,
zer gorroto ta
ortz-karraska.

27. Jauna, noiz arte
zaude ola,
nagon zulotik
zatoz billa.

28. Orroenpetik
ken zazula
nere bizia,
nere soilla.